}

Supernova bihurtu aurreko ezohiko fase bat behatu du JWST teleskopioak

2023/03/15 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

supernova-bihurtu-aurreko-ezohiko-fase-bat-behatu
WR 124 izarra, JWSTaren bidez. Arg. NASA/ESA/CSA/STScI/Webb ERO Production Team

2022ko ekainean, JWST teleskopioak Wolf-Rayet izar baten irudia jaso zuen, izugarrizko bereizmenarekin. Behaketa oso ezohikoa da, izar gutxi igarotzen baitira fase horretatik, supernova bilakatu aurretik. Gainera, denbora gutxi irauten du. Orain behatutakoa  WR 124 da, 15.000 años argi-urtera dagoen izarra, Sagitario konstelazioan.

Wolf-Rayet fasea oso ikusgarria da. Izan ere, fase horretan izarrak kanpoko geruzak galtzen ditu, eta gas eta hauts haloak sortzen dira. WR 124 izarraren masa Eguzkiarenarena baino 30 aldiz handiagoa da, eta, oraingoz, 10 Eguzki adinako masa galdu du. Kanporatutako gasa izarretik urrundu eta hoztu ahala, hauts kosmikoa sortzen da; argi infragorrian egiten duenez distira, JWSTk detekta dezake.

Astronomoek gogorarazi dutenez, hauts kosmikoa planeten eta molekulen osagaia da. Hortaz, garrantzitsua da haren sorrera eta bilakaera ulertzea. Hala ere, oraindik hutsune asko dituzte. JWSTk hauts hori ikertzeko aukera handiak ematen ditu, xehetasun handiz jasotzen baititu irudiak.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia