}

Sugeak, jatorriz lehorrekoak

2004/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Ikerketa genetiko baten arabera, sugeak lehorrean galdu zituen gorputz-adarrak, eta ez itsasoan, askok uste zuten bezala.

Ikerketa AEBetako biologo batzuek egin dute. Musker-familia guztien ordezkariak hartu zituzten, eta 25 suge-familietatik 17koak, 64 espezie guztira. Bi gene izan zituzten aztergai. Eta ondorioa garbia izan zen: sugearen arbasoa lehorreko muskerra zen. Izan ere, analisiek argi erakutsi omen dute garai hartan, duela 150 milioi urte, itsasoan bizi zen musker-espezie bakarraren oinordekoarekin zerikusi gutxi duela sugeak, Komodoko herensugearekin, alegia. Ikerketa honen bitartez, muskerren eta sugeen zuhaitz genealogikoa egin dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia