}

Suge artean

1990/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

I

ntsektuek produktu kimikoen bidezko komunikazioa oso garatua dute. Feromona izeneko substantzien bidez sexu- eta bestelako harremanak gidatzen dituzte. Ornodunek ere horrelako substantziak badituzte, baina berez ez da horren ezaguna. Berriki, narrasti baten feromonak isolatu, identifikatu eta sintetizatu egin dira; Kanadako Thamnophis sirtalis parietalis sugearena alegia.

Suge hauek multzo handitan pilatzen dira negu bukaeran. Orduan, arrek besteak lamikatzen dituzte eta kokotsa besteen bizkarrean igurtzitzen. Horrela ahoaren atze aldean duten organo baten bidez beste sugeen feromonak kaptatzen dituzte.

Ar- eta eme-feromonak kimikoki desberdinak dira. Ondorioz arrek elkar ezagutzen dutenez, ez dira elkar gorteiatzen ibiltzen.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia