}

STEM sustatzeko parte-hartzeak

2021/02/13 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)

stem-sustatzeko-parte-hartzeak
Arg. Pernan Goñi Olalde

Ugariak dira STEM sustatzeko bide edo erak. Eskolatik hasita, beharrezkoa da sistema hobetu eta irakaslegoa STEAM hezkuntzan trebatzea,besteak beste,  formakuntza-saioak eskainiz. Horrez gain, bokaziozko orientatzaileak beharko dira, nesken STEM motibazioa areagotuko dutenak, eta, bide horretan, familien, lagunen eta irakasleen arteko elkarlana sustatuko dutenak. Adibidez, orientatzaileek eskola-eta familia-ekimenetan lagundu dezakete.

Horrez gain, nesken artean nortasun zientifikoa eraiki behar da. Hau da, aurreiritziak hautsi eta zientzia pertsona guztientzat dela azaldu behar da. Horretarako bizipenak, eskolaz kanpoko jarduerak, laborategietara edota museoetara bisitak, bidaiak, ordenagailu eta teknologia berriekin jarduteko ekintzak eta abar eskaini behar dira. Honelako jarduerak lagungarriak dira kontzeptu zientifikoak hobeto ulertzeko. Hauetan guztietan, gizonezkoen hierarkiak saihestu beharko dira  eta giro lasai eta segurua eraiki beharko da, batik bat nesken artean.

Azkenik, erabaki politikoek ere STEM sustatzerako orduan eragina izango dute. Hala nola, hartzen diren neurriak, banatzen diren beka kopuruak, zabaltzen diren mezuak …, kontuan izan beharko dira.  

Edukietan sakontzeko sakatu hemen.