}

SpaceX enpresako Dragon espazio-ontziaren jaurtiketa atzeratuta

2012/05/04 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

spacex-enpresako-dragon-espazio-ontziaren-jaurtike

ISSrako bidaia egin behar duen lehen espazio-ontzi pribatua, Dragon, apirilaren 30ean jaurti behar zuten Floridako Cañaberal lurmuturretik. Baina arazoak daude, eta jaurtiketa atzeratu egin dute behin baino gehiagotan. Jaurtiketarako azken data maiatzaren lehen egunetakoa zen, baina berriz ere atzeratu dute SpaceX enpresakoek, eta ez dute eman Dragon jaurtitzeko data berririk. Arrazoia da ontzian instalatutako softwarearen proba gehigarriak egin nahi dituztela. Xehetasun guztiak oso ondo lotuta izan nahi dituzte, espazio-ontzi hau baita NASAren transbordadoreen lehen ordezkoa.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia