Soropil transgenikoa

2000/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Gure herrietako parke, futbol-zelai eta golf-zelaiek laster soropil transgenikoa izan dezakete. Bi abantaila nagusi daude horretarako. Batetik belar transgeniko bereziko soropil hauek ez dituzte pestizidek hondatzen, eta bestetik gai hau pil-pilean dagoen transgenikoei buruzko eztabaidetatik kanpo geratzen delako (belar hori elikagai gisa ez baita erabiltzen).