}

Soja transgenikoa, baita elikagai ekologikoetan ere

2004/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Erresuma Batuan ikertutako 25 produktu ekologikotatik 10ek soja transgenikoa daukatela aurkitu dute. Hala, agerian gelditu da zein zaila den transgenikorik gabeko elikagaiak lortzea.

Berez, elikagai ekologikoek gehienez genetikoki eraldatutako % 0,1 material izan dezakete. Baina soja-baratze askotan hazi transgenikoak nahasten zaizkio ohiko sojari, % 1-2, eta transgenikorik gabeko soja gisa saltzen da. Ondorioz, soja-irina edo soja daukan beste janariren bat ekoizten duten enpresek zail izaten dute batere transgenikorik gabeko soja lortzea.

Industrian ekoitzitako janari askok dauka soja edo haren eratorriren bat, eta ekologiko gisa etiketatutako elikagaiek ere soja transgenikoa izateak kalte egingo dio seguruenik industria horri.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia