Elhuyar zientziaren komunikazioa

Singlearen amaia?

1988/08/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

45 bira minutuko disko txikiak berea egingo omen du laster. Philips eta Sony etxeek hogei minutuko iraupena izango duen eta laserrez irakurriko den disko konpaktoa zabaldu nahi dute.

Gure gazte-denborako guateketako 45 bira minutuko disko txikiak berea egingo omen du laster. Hori da behinik behin Philips eta Sony etxeek lortu nahi dutena. Hogei minutuko iraupena izango duen eta laserrez irakurriko den disko konpaktoa zabaldu nahi dute. Hala eta guztiz ere, ez dira diskoaren tamainan ados jartzen.

Philipsek oraingo tamaina estandarreko (12 cm) diskoa erabili nahi du. Disko honen zati txiki bat besterik ez litzateke grabatuko. Sonyk ordea, 8 cm-ko diskoa bultzatu nahi du, horrela jogailua txikiagoa izan dadin lortuko delarik.

Azken hilabeteotan Philips eta Sony demandan aritu dira arazo honen inguruan. Disko konpaktoa fabrikatzeko Philipsen lizentzia duten mundu osoko lantegiei etxeak 8 cm-ko diskoa fabrikatzea debekatu egin die. Philipsen argudioen arabera merkatuan dauden CD jogailuetako asko ez dira neurri txikiko diskoa jotzeko gai.

Sony bere aldetik 8 cm-ko diskoa fabrikatzen ari da eta disc jockey-en artean doan banatzen hauen interesa piztearren.

Azkenik konpromezua lortu dute. Diska konpainiek 8 cm-ko diskoa saltzerik izango dute. Dauden CD jogailuetara moldatzeko diskoaren diametroa 12 cm-ra zabalduko duen eraztun bat banatuko zaie erosleei.

Sonyk bere aldetik poltsikoko jogailua Japoniako merkatuan jarri du jadanik. 8 cm baino zerbait handiagoa da, bateria kargagarriz dabil, 400 gramo pisatzen ditu eta 50.000 pta inguru balio du.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia