}

Sinapsiaren ondoren besikulak nola berreskuratu

2003/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Orain arte, bi neuronaren arteko sinapsiaren ondoren, besikulak berreskuratzeko bide bakarra ezagutzen zen. Baina Howard Hughes Medikuntza Institutuko ikertzaileek horretarako hiru modu daudela ikusi dute.

Besikulak berreskuratzeko erarik azkarrenari kiss and run (ukitu eta ihes egin) deitu diote. Seinale elektrikoa iristean, besikula neuronaren mintzera iritsi, neurotransmisoreak kanpora askatu eta neurona barnera itzultzen da. Horretarako segundo erdia baino gutxiago behar izaten du.

Orain arte ezagutzen zen erak hogeita bat segundo behar zituenez motelegia iruditzen zitzaien adituei sinapsi azkarra bermatzeko. Gainera, zenbaitetan, besikula neuronaren mintzean itsatsita geratzen dela ikusi dute, hurrengo sinapsian askatzen den arte.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia