}

Silizioa badator!

1989/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Japoniako gobernuak polimerotan karbonoa silizioaz ordezkatzeko ikerketa-programa zabala bultzatu behar du. Material berriak egungo material petrokimikoak bezain bertsatilak eta aldi berean gogorragoak izango dira eta berarekiko egongortasun handiagoa izango dute. Gainera, ezaugarri optiko eta elektriko erabilgarriak izango dituzte.

Japoniako Nazioarteko Merkataritzako Ministraritzat 140 milioi inbertitu nahi ditu ikerketa-lerro honetan hurrengo 10 urteetan.

Proiektuaren helbururik nagusiena monomeroetatik abiaturik silizio-polimeroak sintetizatzeko metodo berriak garatzea da. Orain arte, alor honetan lortutako emaitzak ez dira oso onak izan. Dena dela, datorren menderako siliziozko polimeroak ugari izango direla espero da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia