}

Sifilia argi eta garbi

1998/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Estatu Batuetako hogeita hamahiru ikerlarik sifili deitutako gaixotasuna eragiten duen Trepanoma pallidum bakterioaren ondare genetiko osoa argitu dute. Bestela esan, bakterio honi genoma deszifratu egin diote eta sifili gaixotasunaren kontrako borroka errazagoa izango da.

Bakterio patogeno hau giza gorputzean baino bizi ez delako, laborategian hazkuntza-saioetan porrot egin izan da, eta ondorioz, gaixotasunean duen eraginaz ia ezer ere ez dakigu. OME erakundearen arabera, urtero 12 milioi pertsona kutsatzen dira sifili gaixotasunaz.

Gainera gaitz hau dutenak HIESarekiko oso sentiberak dira eta gaitz honek ere inmunodepresioa dutenak oso erraz jotzen ditu. Bide batez esan dezagun tuberkulosia eragiten duen Koch-en baziloaren genoma ere erabat deszifratu dutela eta txertoak egiteko aurrerapauso handia dela.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia