}

Sexua eta tenperatura

1988/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Hegazti eta ugaztunengan kromosomek markatzen dute jaioberriaren sexua. Odol hotzeko animalietan (arrain eta narrastietan esaterako) ordea, horrelakorik ez da gertatzen.

Kasu honetan, enbrioia garatzeko unean dagoen tenperaturak markatzen du jaioberriaren sexua; arra ala emea jaioko den hain zuzen.

Dena den, "pantera geko"aren kasuan sexuaren arazo hau korapilotsuagoa da. Pantera gekoa Iran eta Pakistanen bizi den sugandila itxurako narrastia da. Narrasti honi buruz egin diren azterketek, inkubatze-tenperaturak sexua markatzeaz gain eme helduen jokamoldeari ere eragiten diola adierazi dute.

Geko arrak tenperatura 29-32°C tartean dagoelarik jaiotzen dira eta emeak tenperatura 26-32°C tartean denean. Geko helduak aztertuz, inkubatze-tenperatura zein den jakin daiteke. W. Gutzket eta D. Crews biologo iparramerikarrek, 26°, 29° eta 32°C-tan jaiotakoek ohizko jarrera izaten dute. 32°C-tan jaiotakoek aitzitik, ar moduan jokatzen dute arren aurrean daudenean eta eme moduan emeen aurrean daudenean. 29°C-tan sortutakoek jokamolde nahasia dute: egoera berdinean, batzuetan ar moduan jokatzen dute eta beste batzuetan eme moduan. Oreka ez-egonkorrean daudela dirudi.

Pantera Geko arrek ez dute horrelako jokamolderik erakusten eta beti ar moduan jokatzen dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia