}

Sateliteen interferentziak

2000/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Sateliteetatik datozen seinaleak ekipo sinpleak erabiliz etxetik interferi daitezke, Estatu Batuetako Aire Armadak adierazi zuenez. Interferentzia-ekipoa egiteko argibideak Interneten aurki daitezke.

Tim Marceau-k Interneten sateliteak eraikitzeko eta beraiekin aritzeko informazio ugari egoteaz gain, nola interferi daitezkeen ere badatorrela aipatu zuen . Informazioa egiaztatzeko Estatu Batuetako Aire Armadaren Ikerketa Laborategiko bi ingeniari hasiberriri interferentzia-sistema eraikitzea agindu zien, horretarako Internet erabili beharko zutelarik. 7.500 dolarrekin satelite-antenak edo UHF militar-hargailuak interferitzeko tresna diseinatu zuten.

Interferentziak egiteko tresnaren antena kobrezko tutuak plastikozkoen inguruan kiribilduz egin zen. Anplifikadorea eta sorgailua azpian jarri ziren. Gurdi baten barnean sartuta, interferentziak egiteko tresna mugikor eraginkorra eraiki zuten.

John Pike, Whasintong DCn dagoen Amerikar Zientzialarien Federazioko espazioa zaintzeko arduradunak, Interneten interferitzeko informazio ugari dagoela onartzen du, baina informazio hori praktikan erabiltzeko asko falta da. Honez gain, etxean eraikitako ekipoekin komunikazio-satelite modernoak interferitu ahal izatea zaila dela iruditzen zaio.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia