Saguzarren birusa Australian
1997/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Australiako biztanleek kontu handiz ibili beharko dute hemendik aurrera saguzarrak bizi diren inguruetan. Emakume batek errabia du saguzar fruitujale batek harramazka egin ondoren. Saguzar hauek errabia zabal dezaketela eta, milaka fruitu-biltzaile eta basozainek erabiaren aurkako txertoa hartu beharko dute.
Gaixo dagoen emakumea nahikoa egoera larrian dago. Hasierako sintomak hauek izan ziren: paralisia beso eta hanketan, sukarra eta goitikak. Gerora, entzefalitisa ere, zerebroaren hantura, izan du. Emakume hau Queensland estatuko Rochampton hirikoa da eta bertako beste emakume bat ere ospitalean dago, saguzar batek kosk eginda hau ere.
Saguzar arriskutsu hauek azeri hegalariak izenaz ezagutzen dira eta milioika daude Australian. Birusak kutsatzeko arrisku handian daude fruitu-biltzaileak, saguzar hauek fruituak eta loreak jaten baitituzte.
Australiako osasun-agintariek neurriak hartu nahi dituzte eta kutsatze-arriskuan dauden guztiak txertatu. Biologoek, bestalde, birusa beste bi saguzar-espeziek era kutsa dezaketela uste dute.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia