}

Saguak, erotzeko arriskutik salbu

2007/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Saguak, erotzeko arriskutik salbu
2007/06/01 | Elhuyar

Prioiek eragiten duten gaixotasunari (behietan behi eroen gaitza izenez ezagutzen den gaitzari) aurre egiteko bide bat aurkitu dute New Yorkeko Unibertsitatean. Oraingoz, saguekin egin dute proba. Salmonellosia eragiten duten bakterioak genetikoki eraldatu, eta prioiak ekoizten dituzten bakterioak sortu zituzten. Bakterio horiek infektatutako janariaz elikatu zituzten saguak, eta haiek prioien aurkako antigorputzak sortu zituzten. Handik hilabetera, prioiak zituen janaria eman zieten, eta ikusi zuten aurretik sortutako antigorputzek eraso egin zietela prioi berriei, eta saguek ez zutela gaixotasunik garatu. Antigorputzek eragotzi egin zieten prioiei digestio-aparatutik odol-zirkulaziora iragatea. Esan daiteke gaitz horren aurkako txerto bat sortu dutela saguentzat.

1
232
2007
6
026
Osasuna; Zoologia
Berriak labur
14

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia