Robota?
2005/07/29 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Sinesten zaila da, baina argazkiko emakumea ez da hezur-haragizkoa: robota da! Repliee Q1 izena du, eta Japoniako World Expo erakusketan aurkeztu dute Osakako Unibertsitateko ikertzaileek (irudian horietako bat agertzen da, Hiroshi Ishiguro doktorea).
Robotaren azala silikonazkoa da, leuna, eta barruan hainbat sentsore eta motor ditu. Horiei esker, egiten dituen mugimenduak ez dirudite mekanikoak, inondik inora. Ikertzaileak zinez saiatu dira robotari giza itxura ematen, eta baita lortu ere. Begiak itxi eta ireki, hitz egin bitartean eskuak mugitu, dena oso era naturalean; diotenez, ematen du arnasa ere hartzen duela!
eu es fr en ca gl