}

Prostatako minbizia eta fruta

1995/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Prostatako minbizia gerarazteko sendabide berria aurkitu dute Michigango Unibertsitatean. Orain arte laborategiko arratoiekin baino ez dute esperimentatu, baina lortu dituzten emaitzak baikor azaltzeko modukoak dira. Pektina da prostatako minbizia sortzen duen zelula-ugalketa atzerarazten edo geldiarazten duen substantzia gelifikatzailea.

Elikagai eta botiketan erabiltzen da eta barazki zein frutetan aurkitzen da, bereziki laranja- eta sagar-azaletan. Pektina alkalinoekin eta azidoekin nahasi ondorortzen den substantzia berria disolbagarria da. Prostatako minbizia zuten arratoiengan erreakzio harrigarriak sorrarazi zituen substantzia berriak. % 40an zelulen ugalketa erdira ekarrarazi zuen eta gainerakoetan erabat geldiarazi.

Substantzia berria gizakiekin probatzeko asmoa eta gogoa azaldu dute ikerlariek. EEBBetako Osasun Sailak plazaratu dituen datuen arabera, prostatako minbizia etengabe hedatzen ari da, 240.000 kasu berri urteko eta gaur-gaurkoz ez zaio sendabiderik aurkitu.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia