}

Probetako artoa

1995/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Soroetan izaten den oso egoera antzekoan, baina in vitro, Frantziako ikerlari batzuek lehen aldiz artoa ernaltzea lortu dute. Orain arte teknika hau loredun landareetan aplikatzen zen. Izan ere, beste landareetan gametoak zelula-ehunez estalita babesturik daude eta ez dira likidotan egoten animaliengan edo algetan bezala.

Soroetan izaten den oso egoera antzekoan, baina in vitro, Frantziako ikerlari batzuek lehen aldiz artoa ernaltzea lortu dute. Orain arte teknika hau loredun landareetan aplikatzen zen.

Lyongo ENS erakundeko Christian Dumas zuzendariak zailtasun hori gainditu egin du, ernalkuntza bera egin aurretik. 1986. urtean espermatozoideak polenetik isolatu egin ziren talka osmotikoz, edo disoluzio azido samarra erabiliz. 1989.ean bi gameto emeak beren enbrioi-poltsetik (pistiloaren barnetik) atera egin ziren liseriketa entzimatikoz eta mikrodisekzioz.

Organo sexual bakoitzak bi gameto ditu. Angiospermo edo loredun landareetan ernalkuntza bikoitza da. Ernaldutako zelula batek endosperma emango du, hau da, enbrioia osatuko duen bigarren zelula garatzeko ehun elikatzailea. Aurreko oztopo hau gainditu ondoren, ikerlariek in vitro ernalkuntzarako saioak egin ahal izan dituzte.

Alemaniako ikerle-taldeak ez bezala, Frantziakoak gametoak kaltziotan aberats den disoluzioan ipini ditu. Horrela gametoak bat egin dira, ernalkuntza naturaleko ezaugarriei eutsiz. Espezie bereko gametoak bakarrik onartzen dira, eta beste landare batetik datozenak bakarrik. Gainera espermatozoide bakar bat sar daiteke zelula emean, ugaztunetan bezalatsu.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia