Primate handien garuna pribilegiatu egin zuen genea
2004/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Suitzako Lausanne-ko Unibertsitatean, primate handien garuna, gizakiarena barne, garatzen lagundu zuen geneetako bat identifikatu dute.
Suitzako Lausanne-ko Unibertsitatean, primate handien garuna, gizakiarena barne, garatzen lagundu zuen geneetako bat identifikatu dute. GLUD2 genea da, eta garuneko neurotransmisoreetako bat kodetzen du: glutamatoa.
Dirudienez, GLUD2 genea GLUD1 -etik eratorri zen, eta primate handiak eta tximino primitiboagoak bereizi zituen pausoetako bat izan zen. Izan ere, primate handiek bi gene horiek dituzte, baina tximinoek GLUD1 baino ez.
Besteak beste, GLUD2 gene horri esker, garuneko neurotransmisore-sare konplexuago bat osatu zen primate handietan, eta, ondorioz, gaitasun kognitibo eta memoria hobea zuten primateak garatu ziren.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia