}

Ponpatzarrak

1988/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Izugarrizko ponpak jarriko dira Alkairon, munduko ponpaketa-estaziorik handienean.

Irudietan duzuena munduko ponpaketa-estaziorik handienean jarriko diren ponpak dira. Ameria du izena estazioak eta Alkairon (Egyptoko hiriburuan) ari dira eraikitzen. Hamalau milioi biztanle (2000. urtean 16,5 milioi izango dira) dituen hiriaren ur beltzak tratatu beharko ditu. Lan honi ekitea ezinbestekoa zuten, oraingo sistema milioi bat biztanlerentzako estolderi urak tratatzeko diseinatua izan zela kontutan hartzen badugu.

Ponpa bakoitzak 8 MWeko potentzia izango du eta 29.000 l/s ur tratatu behar izango ditu. Ponpa bakoitzak 21 metroko transmisio-ardatza izango du. Estazioan guztira horietako zortzi jarriko dira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia