}

Poluziorik gabeko aire girotua

2000/08/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Aire giroturako orain arteko ohiko makinetan CFC edo fluorokarburoak erabili izan dira. Badakigu, ordea, gas horiek ozono-geruzarentzat oso kaltegarriak direna. CFC gasak atmosferara ihes egiten duen bakoitzean badakigu estratosferako ozono-geruzari kalte egiten zaiola.

Food Refrigeration and Process Engeneering Research Center (FRPERC) eta Erresuma Batuko Bristolgo Unibertsitateko Building Research Establishment erakundeek aire giroturako ekipamendu berria prestatu dute; inolako poluitzailerik ez duena, hain zuzen. Beroa garraiatzeko fluido gisa CFC ez eta airea erabiltzen dute.

Aire girotuko ekipo horiek gasa konprimitu eta hedatuta lan egiten dute. Gasa konprimitzen denean, tenperatura igo egiten da eta, alderantziz, presioa jaisten denean tenperatura maila berean jaitsi egiten da. Aireari ere gauza bera gertatzen zaiola esan beharra dago.

Aire girotuko ekipoak bi bero-trukagailu ditu. Horiek, batetik, airea libre ibiltzea eragozten duen estuguneak bereizten ditu eta, bestetik, industria aeroespazialean erabilitako turbina-konpresoreak. Bi trukagailuen artean presio-diferentzia handia sortzen da. Aireak presio handiko trukagailuan beroa uzten du eta presio txikiko trukagailua hoztu egiten da. Ziklo hau, noski, aire girotuko ekipo klasikoen parekoa da, baina hemen ez dago bi trukagailuen artean fluidoaren fase-aldaketarik (likidotik gasera eta alderantziz). Makina guztiak gas-fasean lan egiten du eta CFCko aparatuetan trukagailu beroak fase likidoan lan egiten zuen.

Saiakuntzetan ikusi denez, prozedura honen bidez ekipoak aldi berean 80 ºC-ko ur beroa eta 6 ºC-ko ur hotza lortzen ditu eta eraikinetan zuzenean erabili ahal izango dira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia