}

Polena, hondoratutako ontzien jatorriaren giltza

2004/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Hondoratutako ontzien egurrean aurkitutako polenak ontzia non eraiki zuten zehazten lagun dezakeela ikusi dute. Izan ere, ontzia eraikitzean erabilitako erretxinak inguruko landareen polen-garauak harrapatzen ditu. Polen-garau horiek identifikatu, eta dagokion landarea hazten zen ingurune geografikoarekin lotzen dute.

Ikertzaileek lan handiak izaten dituzte hondoratutako itsasontziak non eraiki zituzten jakiteko. Eraikuntzan erabilitako egurrari erreparatzea alperrik da askotan, kanpotik ekartzen zutelako. Baina polenarenak metodo zehatzagoa dirudi.

Landare-espezie bakoitzaren polena berezia da, eta ikertzaileek polen-garau bat hartuta zalantzarik gabe jakin dezakete zein landareri dagokion. Ondoren, ontzia eraiki zenean landare-espezie hori non hazten zen ikertzen dute.

Metodo hori erabili dute Frantzia hegoaldean aurkitutako Baie de l’Amitié ontziarekin. Ontzi hori duela bi mila urte eraiki zela jakina zen, baina ez zekiten non. Bada, egurrean pilatutako polenari esker Italiaren ekialdean egina dela ondorioztatu dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia