Plesiosauro kumedun baten fosila

Plesiosauro kumedun baten fosila


Ikusi fosil osoa

25 urte museo bateko biltegian gordeta egon ondoren, Estatu Batuetako Marshall Unibertsitateko paleontologo batek fosil berezi bat aztertu du. Plesiosauro baten fosila da, dinosauro urtar batena, eta berezia da animalia hil zenean kumedun zegoelako, eta kumearen hezurdura ere fosildu delako. Jakina zen beste dinosauro urtar asko bibiparoak zirela, eta, beraz, plesiosauroa ere hala izateak ez ditu harritu adituak; baina fetua espero baino handiagoa da, 150 zentimetro luze (470 zentimetro luze den amaren barruan). Adituen ustez, espeziea bibiparo izanda eta kumea hain handia eta bakarra izanda, litekeena da dinosauro urtar hauek gaur egungo baleek egiten duten antzera zaintzea beren kumeak.

Irudia: Natural History Museum of Los Angeles.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Giza zientziak