Piratak iritsi dira Zernola Olinpiadara!

Andoain, Zornotza, Arrasate, Santurtzi, Elgoibar, Oiartzun, Elorrio, Garralda, Azpeitia, Trapagaran, Eibar, Ordizia, Iru ea, Gasteiz, Zumarraga, Donostia, Loiu, Barakaldo, Otsagabia, Pasai Donibane, Bera, Urnieta, Irun, Gernika, Hondarribia, Tolosa eta Ibarra. Uff! Ez dira gutxi zientzia-olinpiada bateko parte-hartzaileen herriak izateko, ezta?

Piratak iritsi dira Zernola Olinpiadara!


Aurten 60 gelak hartu dute parte Zernola Olinpiadan. Hirugarren ekitaldia izan da, eta gai asko izan ditugu hizpide. Parte-hartzaileak zientzia-dibulga-zioko lanetan jarri genituen urrian eta errausketaren inguruko artikulu interesgarriak idatzi zituzten. Azaroan, egungo komunikabideei buruzko ibilbidea proposatu genien, eta hala jakin genuen, esaterako, wifi hitza ingelesezko Wireless Fidelity hitzen eratorria dela eta haririk gabeko konexioei egiten diela erreferentzia.

Abenduan, urte berria zetorrela eta, beste kultura batzuetara hurbildu ginen. Gure egutegiaren inguruko ikerketa egiteaz gain, eguzki- eta ilargi-egutegiak bereizten ikasi genuen, eta jakin genuen, besteak beste, txinatarrentzat otsailaren 9an hasi dela urte berria, 4703a, judutarrak 6765ean daudela eta 1426an musulmanak. Asmakizunak ebatzi, zenbakietarako sena landu, saguzarren munduan murgildu eta fisikaz eta kimikaz dakiguna baliaturik, Ilargian bizirik irauteko kit bat ere prestatu dugu ZN Olinpiadan.

Ikaragarri lan politak egin dituzte DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek, eta, askok esan digutenez, ederto pasa dute. Sari nagusi bakarra egoten da baina, eta aurtengoa Iru eko Jaso ikastolako ikasleek irabazi dute; 53 puntu lortu dituzte. 41 punturekin, Gasteizko Koldo Mitxelena Institutuko DBH 2A gela izan da bigarren, eta, 40 punturekin, Arrasateko Arizmendi (San Viator) ikastetxeko DBHko 2T gela hirugarren.

Esan beharra dago, hala ere, babesleen laguntzarik gabe ezingo genukeela egin ZN Olinpiada. Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak eta Foru Aldundiari eta Sobron Abenturari esker, berriz, talde irabazleak asteburuko egonaldia egingo du. Azkenik, probaz proba ematen ditugun opariak honako hauen eskuetatik datozkigu: Euskaltel, Berria -ren "Mantangorri" hileroko proba irabazlea ere argitaratzen du , Donostiako Aquariuma, Gaztetxulo , Zientziaren Kutxagunea, Kukuxumusu eta Karrantzako Karpin Abentura. Eskerrik asko denoi!

Maiatzaren 20an ospatu genuen olinpiaden amaiera-festa Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan, eta ederto ibili ginen Garagarro pirata ustelarekin.

Datorren urteari begira, dagoeneko ari gara lanean IV. ZN Olinpiada martxan jartzeko, eta aurten baino parte-hartzaile gehiago espero ditugu. Armixek hori nahi du behintzat!

Lasa Iglesias, Aitziber

STEAM Hezkuntza arloko arduraduna Industria Ingeniaria, energia-tekniketan espezializatua (UPV/EHU) eta multimedia-ikasketak egina (UOC), Elhuyar Fundazioan dihardu 2002az geroztik, Zientziaren eta Teknologiaren gizarteratze-lanetan. Nagusiki haurrentzako eta gazteentzako proiektuetan ibilia, lehiaketak, aldizkariak eta bestelako proiektuak jarri ditu martxan Elhuyarren. 2006tik 2010era arte, BTEK Teknologiaren Interpretazio Zentroaren proiektu museologikoaren eta museografikoaren koordinatzailea izan da. Gaur egun, museografiaren ardura du Elhuyar Fundazioan, zientzia-zerbitzu espezializatuen eremuan.

Proiektu berrien diseinuaz gain, publiko desberdinei zuzendutako hainbat proiekturen ohiko kolaboratzaile ere bada gaur egun.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Elhuyarren berriak