}

Piraña gehiegi urtegien ondorioz

2004/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Pirañak ugaritu egin dira Brasilgo hainbat ibaitan, gizakiak eraikitako urtegien ondorioz. Urtegiek mantsotu egiten dute ibaietako uraren abiadura, eta horrek erraztu egiten du pirañen jaiotza. Horregatik ugaritu dira populazioak ibai horietan.

Ugaltzeko, erreketako landareei itsasten dizkiete pirañek arrautzak, eta, uraren indarraren ondorioz, arrautza asko askatu eta galdu egiten dira. Horregatik, pirañek arrautza asko jarri behar izaten dituzte, askatuko ez diren gutxi batzuetatik populazioa berritu dadin. Baina urtegiek mantsotu egiten dute ibaietako ura, eta, beraz, piraña asko jaiotzen dira. Adituen arabera, hainbat ibaitan hamar aldiz handitu dira populazioak urtegiak eraiki dituztenetik.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia