Piraina belarjale ezezagunak

Piraina belarjale ezezagunak


Guyana eta Suriam arteko mugan orain arte ezagutzen ez ziren piraina belarjaleen bi espezie aurkitu dituzte Garapenerako Ikerketa Institutuko ikertzaile frantsesek: Tometes lebaili eta Tometes makue.

Itxuraz zertxobait ezberdinak badira ere, hortz-kopuruak eta ahoaren formak bereizten ditu bata bestetik eta T. trilobatus espezietik. Tamaina handiko bi espezie berriak, Amazoniako zapaldako ur sakonetan ez ezik, Guyanako zapaldan ere atzeman dituzte. Orain arte, guztira, 30 piraina-espezie zeuden identifikaturik.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Zoologia