}

Piper minak ez dira guztientzat minak

2002/02/12 Elhuyar Zientzia

Ikertzaile batzuek piperrek sortutako minaren nondik norakoa argitu dute.

Piperren mina kapsaizina izeneko molekula batek sortzen du, jalearen VR1 proteinarekin lotzen denean. Baina erreakzio hori ez da animalia guztietan berdin gertatzen. Hegaztiek arazorik gabe jaten dituzte piper minak; arratoiek, ordea, ez. Dena dela, aipatutako espezie biek dute VR1 proteina, baina ez da bietan guztiz berdina.

Estatu Batuetako biokimikari batzuek aurkitu dute VR1 proteinaren zati bat berdina dela ugaztun guztietan, baina hegaztien proteina, ordea, ezberdina dela. Proteina-zati ezberdin hori aurkitzeko, arratoi baten ADN-zatia, hain zuzen, proteina hori kodetzen duena, oilasko bati sartu diote, eta, ondorioz, oilaskoa piperren mina nabaritzen hasi da. Dena dela, hegaztien eta ugaztunen proteina horien egitura aztertu beharko dira funtzionamendua guztiz ulertzeko.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia