Pintura osasungarriak
1998/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Illinoisko injineruek laktato etilenoa modu erraz eta merkean lortzeko sistema berria garatu dute. Pinturen disolbatzaile gisa erabiltzen den ester hau alkohol etilenoa eta azido laktikoarekin egiten da. Azido laktikoa esneak duen azido nagusia, eta produktu
askoren hartziduran naturalki sortzen den substantzia
naturala da.
Pinturak, tintak eta kolak egiteko urtean 2,5 milioi tona disolbatzaile ekoizten dela kalkulatzen da eta, aurkikuntza hau dela medio, laktato etilenoak disolbatzaile arruntak ordezka ditzake. Disolbatzaile hauetako bat, trikloroetilenoa, oso kaltegarria dela frogatu izan da, izan ere, lurpeko urak poluitu eta minbizia sortzen dituela uste baita.
Tradizionalki, laktato etilenoa egiteko, artoaren almidoia hartzitu eta azido laktikoa eta etileno alkohola ekoizten ziren. Ondoren, etileno alkohol gehiago nahastu eta 100 °C-tara berotzen zen, era honetara, azidoa eta alkohola konbinatu eta ester berria sortzeko. Baina era honetan, erreakzioan ura ere sortzen zen eta, ondorioz, erreakzioa eten egiten zen etekina % 60ra murriztuz. Ondorioz, bigarren fase garesti bat burutu behar izaten zen, ura distilatu eta ezabatzea hain zuzen. Prozesu honetan alkohola ere ezabatu egiten zen, baina hau berreskuratu, lehortu eta berriro nahasketara itzularazten zen.
Orain aurkitu berri den sistema berrian aldiz, molekula txikiena ere igarotzen den mintz batetik iragazten da nahasketa eta, era honetan, ur beroa lurrin gisa ebaporatzen da mintzaren beste aldean. Ura erreakziotik behar den modura kanporatu eta ezabatzen denez, erreakzioaren etekina askoz
ere handiagoa da.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia