Pinguino enperadorea Zeelanda Berrian galdurik
2011/06/22 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia
Nola heldu da Antartikako pinguino hau Zeelanda Berrira? Pinguino nperadorea Antartikan bizi da, baina egunotan Zeelanda Berriko hondartza batean aurkitu dute galdurik, lehen aldiz azken 40 urteotan.
Kapitiko kostan, Wellington iparraldean, bere bizilekutik 3.000 kilometrora ikusi zuten pinguinoa astelehenean. Itxuraz, osasuntsu dago. Zeelanda Berriko agintariek ez dakite zergatik etortzen diren Antartikako animaliak kostalde horietara, baina aholkatu dute itsas hegaztia bakean uzteko. Izan ere, uste dute laster itsasoratu eta bere bizilekura itzuliko dela.
1967tik ez zen horrelakorik gertatu. Orduan, Oretiko hondartzan, Hegoaldeko uhartean, agertu zen pinguino horietako bat.
Pinguino enperadorea munduko pinguinorik handienetakoa da; metro bat luze da eta 30 kilogramotik gorako masa du. Hamar minutu iraun dezake urpean eta 450 metroko sakoneraraino hel daiteke.
Irudia: Richard Gill
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia