}

Piano mekanikoetan nagusi

2000/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Yamaha etxeko ingeniariek "multimedia" teknologiak aplikatuta piano mekaniko berria prestatu dute. Azken belaunaldiko mikroprozesadorea (Pentium III), ahotsa ezagutzeko aginteak, pantaila sentikorra, DVD irakurgailua, etab. ditu. Pianoaren kaxa gerezizkoa da eta hankak aluminio leunduzkoak ditu.

Goi-mailako teknologia duen aparatu honetan zuk CDa sartzen baduzu, Disclavier Pro 200 izeneko teklatua berak erabiltzen du, pieza jotzen ariko balitz bezala. Prezioa du piano honek bizi samarra: 50 milioi pezetakoa (2 milioi libera edo 30.000 euro).

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia