}

Petrolioa: erregai fosila?

2002/08/14 Elhuyar Zientzia

Uste denez, petrolioa erregai fosila da, hau da, materia organikoaren deskonposaketaz sortzen da. Orain, ordea, AEBetako eta Errusiako ikertzaile batzuek kontrako iritzia eman dute. Haien esanean, petrolioaren jatorria ez dago hildako animalia eta landareetan, baizik eta muturreko tenperatura eta presio altuen ondorioz eraldatutako mineraletan.

Ikertzaile-taldeak, laborategian, lurrazalaren azpian dagoen tenperatura eta presio berean, petrolioak dituen osagaiak lortu ditu jatorri biologikoa ez duten lehengaiekin. Baina, askoren ustez, horrek ez du esan nahi beste teoria oker dagoenik. Eta bada ikerketa horrekin aspalditik fosilduta zegoen eztabaida bat berpiztu dela dioenik ere. Nolanahi ere, Nature aldizkariak ikerketaren berri eman du.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia