}

Pedro Migel Etxenike fisikaria, aurtengo Iberdrola sariduna

2002/04/16 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Iberdrola enpresak matematikan, kimikan, fisikan edo ingeniaritzan egindako lan bat saritzen du urtero. Aurten, epaimahaian lau Nobel saridun eta aldizkari espezializatuetako bi editore zeuden; 50 hautagairen artean, Pedro Migel Etxenike fisikari nafarra aukeratu dute. Etxenikek gainazalen fisika teorikoa ikertzen du, eta bere lanengatik ospe handiko beste sari batzuk ere jaso ditu, besteak beste, fisikako Max Planck saria 1998an.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia