}

Panoramika ikusgarria

2010/09/07 Aulestiarte Lete, Izaro - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

ESOk plazaratu du 360º ko panoramika eder hau, zeruaren ikuspegi orokor bat eskaintzen duena. Munduko behatoki astronomiko nagusian lortu du irudia, VLT teleskopioaren bitartez.

Very Large Telescope Atacamako basamortuko Cerro Paranalen dago, Txilen. Berez ez da teleskopio bakar bat, bakarka nahiz elkarrekin lan egin dezaketen lau teleskopioren multzo bat baizik. Lauak ageri dira irudian.

Irudia: ESO /H.H. Heyer.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia