}

Ozonoa kaltegarria izan daiteke

1990/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Izpi ultramoreekiko iragazkia den ozonoa oso kaltegarri izan daiteke lurrazalean. Jakina da naturalki sortzen den ozonoa estratosferara hedatzen dela, baina poluzioaren eraginez sortutakoari ez zaio gauza bera gertatzen.

Orain arte esandakoa frogatu ezin bazen ere, kimikari-talde batek ozonoak landareak kaltetzeko erabiltzen duen mekanismo kimikoa aurkitu omen du.

Lancaster-eko Unibertsitateko Nicholas Hewitt eta bere kideek diotenez, ozonoak landareen etenoarekin erreakzionatzean "erradikal aske" izeneko erreaktiboak sortzen dira. Ondorioz, loratze-prozesua moteldu egiten da eta kanpoko eragileekiko erresistentzia txikiagotu egiten da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia