Ozonoa beherantz, sistema inmunitarioa ere bai
1992/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Gauza jakina da, ozono-geruza txikiagotu ahala azaleko minbizia areagotzeko arrisku handiagoa dagoela, baina Nazio Batuetako erakundeko adituek diotenez, sistema inmunitarioa ahultzeko arriskua ere ba omen dago.
Margaret Kripke, Texasko unibertsitateko inmunologilariak dioenez, izpi ultramoreek gizakiarengan zein animaliengan eragina dutela frogaturik dago. Gainera, berdin dio gizakia itzalpean babestea edo izpi ultramoreen kontrako kremak ipintzea. Hala ere, orain arte dakigunarekin sistema inmunitarioari eragiten dioten izpiek patologiak sortu edo areagotu egiten dituztela ezin da ondorioztatu.
Bestalde, Jan Van der Leun ikerlari holandarrak dioenez, ozono-geruza % 10 txikiagotzen bada larruazaleko minbizien kopurua % 26 haziko da, hau da, 300.000 kasu baino gehiago urteko.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia