}

Ozeanoak babesteko hitzarmen historikoa lortu du NBEk

2023/03/06 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

ozeanoak-babesteko-hitzarmen-historikoa-lortu-du-n
Ozeanoak babesteko hitzarmen historikoa lortu da. - Arg. NOAA

Mundu osoko itsas erakunde ofizialek eta talde ekologistek bat egin dute historikotzat jotzean Nazio Batuen Erakundearen ozeanoak babesteko ituna. Haren bidez,  2030erako ozeanoen % 30 babestea (30x30) hitzartu dute. Nabarmendu dutenez, neurri hori baliagarria izango da klima-aldaketaren ondorioak leuntzeko eta milioika pertsonaren bizitzak salbatzeko.

30x30 helburua biodibertsitatearen COP15ean adostu zuten, eta orain gobernuek berretsi behar dute ituna. Horren barruan, tresna legalak ezarri nahi dira ozeanoen bizitzan eragina duten giza jarduerak (arrantza, itsas garraioa, meatzaritza…) neurtzeko eta kudeatzeko.
 

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia