}

Oxigenorik behar ez duten hiru animalia-espezie aurkitu dituzte Mediterraneoan

2010/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Oxigenorik behar ez duten hiru animalia-espezie aurkitu dituzte Mediterraneoan
2010/09/01 | Elhuyar
3.000 metroko sakoneran aurkitu dituzte Loricifera filumeko animaliak. Arg.: Roberto Danovaro.

Itxuraz bizi-ziklo osoa oxigenorik gabeko inguruneetan ematen duten hiru animalia-espezie aurkitu dituzte Italiako Marche Unibertsitate Politeknikoko ikertzaile batzuek. Mediterraneo itsasoko L'Atalante arro hipergazi anoxikoan egin dute ikerketa, 3.000 metroko sakoneran, eta, aurkitutako animaliak Loricifera filumekoak dira, milimetro bat baino txikiagoak.

Aurretik ere aurkitu izan dituzte oxigenorik gabeko inguruneetan animaliak, baina bizitzaren ziklo jakin batzuk baino ez zituzten ematen kondizio horietan. Oraingoek, berriz, bizitza osoa ematen dute horrela. Ikertzaileek gainera, aurkitu egin dute kondizio horietan haztea errazten dien moldaera bat. Zehazki, ikusi dute hidrogenosoma deritzen organuluak erabiltzen dituztela, mitokondrioen ordez, ATPa sortzeko.

1
267
2010
9
008
Zoologia; Biokimika
Albisteak
12

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia