Osakidetzak bi bakterio-espezie berri identifikatu ditu

2020/12/10 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Gizakiarentzako patogenoak diren bi bakterio espezie berri aurkitu dituzte Osakidetzako ikertzaileek. - Arg.

Osakidetzako ikertzaileek gizakiarentzako patogenoak diren bi bakterio-espezie berri aurkitu dituzte. Nocardia gipuzkoensis eta Nocardia barduliensis izenak jarri dizkiete, eta biak pazienteengandik isolatu dituzte.

Adierazi dutenez, aurkikuntza garrantzitsua da, bakterio horien patogenotasuna eta tratamendua ulertzeko lehen pausoa baita, eta lagungarria izango da Nocardia generoaren epidemiologia hobeto ezagutzeko. 2016an Nocardia donostiensis bakterioa ere identifikatu zuen ikertzaile-talde berak.

Lana Microorganisms aldizkari zientifikoan argitaratu da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia