Orrazi estua ahoan

Orrazi estua ahoan


Inpalen ebakortzak zilindro moduko batzuetan muntaturik daude eta atzera eta aurrera bi milimetro desplaza daitezke.

Harrapakinari hozka egin eta janariak mastekatu egin behar dituztelako, ugaztunen hortz eta haginak barailan finko itsatsita daude. Bada ordea, salbuespen bat. Pretoria-ko unibertsitateko Andrew McKenzie eta Arno Weber zientzilariek diotenez, inpalen ebakortzak zilindro moduko batzuetan muntaturik daude eta atzera eta aurrera bi milimetro desplaza daitezke. Horri esker ile artean izaten dituzten bakasta eta gainerako parasitoak askoz ere errazago kentzen dituzte. Ahoan orrazi estua dutela esan daiteke.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Zoologia