Orix arabiarra "arriskutik kanpo"

2011/06/21 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

 

Adar beltz deigarriak dituen krema-koloreko orix arabiarra (Oryx leucoryx) galzorian bazegoen ere, Arabiar Penintsulara, alegia, espezie horren jatorrizko habitatera, itzuli dela iragarri berri dute Naturaren Babeserako Nazioarteko Erakundeko (IUCN) adituek.

Horrenbestez, galzorian egotetik espezie kaltebera izatera igaro da IUCNren desagertzeko arriskuan dauden animalia-espezieen zerrendan. Horrelako zerbait gertatzen den lehendabiziko aldia da.

Gaur egun, 1.000 orix arabiar inguru dabiltza nora ezean Saudi Arabiako, Israelgo, Arabiar Emirerri Batuetako, Omango eta Jordaniako desertuetan.

Argazkia: David Mallon

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia