}

Ordenagailuen memoria bikoizteko sistema

2000/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

IBM etxeak ordenagailuen memoria bikoiztea ahalbidetuko duen sistema garatu duela iragarri du. Sistemak Memory Expansion Technology (MXT) izena jaso du eta hasieran Intel prozesadoreetan oinarritutako zerbitzarietan erabiliko den arren, etorkizunean mota guztietako ordenagailuentzat balioko du.

Sistema elektronikoak ordenagailuaren prozesadore nagusiak erabilitako datu eta agindu guztiak automatikoki gorde eta edozein unetan eskuragarri mantentzen ditu. Ondoren, informazioa eskuratzeko prozesadorea erabili beharrik ez dago. Gutxi erabilitako datu eta aginduak konprimitu eta memorian gordeko dira.

Era horretan memoriaren gaitasuna eta sistemaren potentzia % 200 handiagotuko dira. MXTk memoria kontrolatzen duen txiparen datu eta aginduak kudeatzeko gailua ere badu. Eragiketa hori egiteko algoritmoez eta gailuaren morfologiaz baliatzen da, hots, tamaina mikroskopikoa duten milioika transistorez. Horrela, konprimitutako datuak segundo hamarrenetan berreskura daitezke.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia