}

Ordenadore bidezko gorputz-formaren analisia

1989/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Erresuma Batuko “Axis Software Systems” enpresak garatutako sistemaren bidez giza gorputzaren bidez giza gorputzaren forma eta proportzioak analizatu eta disko batean gorde daitezke. Sistema hau txartel grafikoa duen PC bateragarri batean erabil daiteke. Bost funtzio ditu: datuen bilketa, ereduaren eraketa, ereduaren neurketa, ereduaren manipulazioa eta datu-base gisako erabilera.

Datu-bilketa egiteko argi-lerroak proiektatzen dira gorputzaren gainera eta irudia argi-iturriarekiko posizio eszentrikoan dagoen bideo-kamera baten bidez hartzen da. Kamerak hartutako irudia era digitalean tratatzen da eta argi-lerroek gorputza ukitzerakoan izandako aldaketari esker konformazio tridimentsionala lortzen da.

Datu-base indexatua edukita, askoz ere azkarrago aztertzen dira irudiak.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia