}

Litekeena da ibuprofenoak COVID-19 gaitza okertzea

2020/03/30 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

oraingoz-dauden-ebidentziak-kontuan-hartuta-balite
Arg. Wikimedia

Konplikazio kardiobaskularrak zein arnasketakoak dira COVID-19ak eragin dituen arazo larrienak, eta, azken asteotan, denen ahotan ibili da ibuprofenoak eta bestelako antiinflamatorio ez-esteroideoek okertzen ote duten gaitzaren eboluzioa. Oraingoz, adituek ez dute frogarik halakorik ziurtatzeko, baina litekeena da hala izatea, dauden ebidentziak kontuan hartuta.

Iaz Frantziako hainbat ikerketzailek egindako azterketa baten arabera, antiinflamatorio ez-esteroideoen erabilera arnas aparatuko gaitzen konplikazioekin lotuta dago; besteak beste, neumonia eta pleurako isuria. Datu esperimentalek iradokitzen dute antiinflamatorio ez-esteroideoek neutrofiloen berezko funtzioak okertzen dituztela; hala nola, hantura duen gunera sartu eta hura ebaztea eragozten du. Gainera, ohartarazi dute, batzuetan, antiinflamatorioak hartzeak atzeratu egiten duela ospitalean ingresatu eta tratamendu antibiotikoa hartzen hasteko unea.

BMJ aldizkari medikoaren editorialak argitaratu du ildo beretik doazen ikerketa gehiago daudela, eta nahikoa ebidentzia badagoela pentsatzeko antiinflamatorio ez-esteroideoek arnas aparatuko infekzioek sortutako gaitzak okertu eta luzatu ditzakeela. Aitortu dute oraindik ez dagoela nahikoa frogarik COVID-19an kasuan ere kalteak eragiten dituztela ziurtatzeko, baina adierazi dute, ikerketa gehiago egin arte, ez litzatekeela gomendatu beharko antiinflamatorio ez-esteroideoen erabilera.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia