}

Ongi etorri Solar Probe Plus, agur Ulysses

2008/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Ongi etorri Solar Probe Plus, agur Ulysses
2008/09/01 | Elhuyar
(Argazkia: D. Hardy/ESA)

Solar Probe Plus misioa prestatzen hasi dira NASAn, helburutzat Eguzkira inoiz baino gehiago hurbiltzea duen misioa. Erantzun ezin dituzten bi galdera argitzen saiatuko dira misio horretan: zergatik den Eguzkiaren koroa gainazala baino askoz beroagoa (milioi bat gradu inguru ditu lehenak eta sei mila bigarrenak), eta nola azeleratzen den koroa horretan eguzki-haizea abiadura supersonikoetaraino.

Hori guztia martxan jarri aurretik, dena den, aurreko proiektu bat bukatutzat eman behar dute astronomoek: Ulysses. Espazio-ontziak hemezortzi urte eman ditu Eguzkiari buruzko informazioa jasotzen eta jakinarazten, baina jadanik azken arnasak ematen ari da. Hain zuzen, hemendik gutxira zientzialariek ezingo dute jarraitu Ulysses-en irrati-antenak Lurrerantz orientatzen --erregaiaren tutua izozten ari zaiolako, nonbait--. Orduan, Ulysses Eguzkiaren inguruan noraezean ibiltzen hasiko da, eta, azkenean, espazioan galduko da.

1
245
2008
9
020
Astronomia
Berriak labur
13

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia