}

OMEk bere egin ditu SAGER sexu- eta genero-ekitaterako gidalerroak

2024/03/08 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

omek-bere-egin-ditu-sager-ikerketarako-sexu-eta-ge

Osasunaren Mundu Erakundeak bere egin ditu ikerketa-arloko SAGER sexu- eta genero-ekitaterako gidalerroak. Gidalerroen barruan, sexua eta generoa aintzat hartzeko praktika egokiak zehazten dira, hasi ikerketaren diseinutik eta datuen bilketatik, ikerketa argitaratzeraino. Izan ere, jakina da ikergai askotan eragin handia dutela sexuak zein generoak, baina, gehiegitan, ez dira kontuan hartzen, eta huts hori bereziki kaltegarria da emakumeentzat. 

Hainbat erakundek txalotu dute erabakia, uste osoa baitute horrek lagunduko duela beste hainbat erakunde ere bere egitea SAGER gidalerroak, eta, beraz, sexu- eta genero-eskubideen aldeko pauso oso garrantzitsutzat jo dute.

 

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia