}

Oinarri-aldaketa

1989/09/01 Arrojeria, Eustakio - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa | Lizaso, Pili - Informatika SailaElhuyar Fundazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria

Azken alean udan geundela aitzakitzat hartuz, joko bat eskaini genizuen. Honez gero nahikoa jokatuko zenuten noski eta uda bukaera denez, berriro ere lehengo bidera itzuli beharko dugu. Ikasturte berri baten hasieran gaude eta motoreak martxan jartzen hasteko garaia da. Ea ale honetako programak lan horretan laguntzen dizuen.

Zenbakiak adierazteko erabiltzen den sistema normala harmatarra da, hots, hamar ikur edo digitu desberdinez (0, 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9) osatutako sistema. Dena den, jakingo duzue noski ordenadoreek sistema bitarrean egiten dutela lan, hau da 0 eta 1 digituaz osatutako sisteman, eta beraz guk sartutako datuak prozesatu ahal izateko datuak oinarri batetik bestera pasatu behar dituela eta gauza bera, baina alderantziz, lortutako emaitzak erabiltzaileari aurkezteko.

Hau izan da hain zuzen ere programa honetan aztertu nahi izan duguna: oinarri-aldaketak.

10, 2 eta 16 oinarriak hartu ditugu adibidetzat; hauek bait dira gure eritziz gehien erabiltzen direnak.

10 oinarritik n oinarrirako bihurketa

Demagun n oinarrira bihurtu nahi dugula 10 oinarrian dagoen zenbaki bat. Zenbaki hamartarra n zenbakiaz zatitzen eta zatiketa hauen hondarrak gordetzen ditugu, harik eta zatidura 0 den arte.

Adib.: 408 zenbaki hamartarra 2 oinarrira bihurtu nahi badugu:

110011000 izango da 408 zenbakia 2 oinarrian.

Adib.: 420 zenbaki hamartarra 16 oinarrira bihurtzeko


1A4 izango da 420 zenbakia 16 oinarrian.

Oharra: Sistema hamartarrak 10 digitu erabiltzen ditu; bitarrak berriz 2. Beraz hamaseitarrak 16 digitu edo ikur beharko ditu. 10 zifra hamartar besterik ez dagoenez gero, alfabetoko lehen 6 karaktereak erabiltzen dira zifra moduan.

n oinarritik 10 oinarrirako bihurketa

Demagun n oinarrian dagoen zenbaki bat (a1 a2 ...an) 10 oinarrira pasatu nahi dugula.

egin beharko dugu.

Zenbaki m-tar n-tar bihurtzeko ezin da zuzenean egin 10 oinarritik pasatu gabe. Zenbaki m-tarra hamartar bihurtu eta ondoren hamartarra n-tar bihurtu beharko da.

Dena den zenbaki bitarrak hamaseitar bihurtzeko kasu orokorrerako baino bide errazago bat badugu. Zergatik hau? Bada, lau digitu bitarrek zenbaki hamaseitar bat osatzen dutelako. Beraz digitu bitarrak eskuinetik ezkerretara launaka hartu, ezkerreko taldean zifrarik falta baldin bada ezkerrean 0ak erantsiz, eta ondoko taulari jarraituz zuzenean hamaseitar bihurtzea nahikoa izango da.


Programaren zatiak:

  • 10-130: Menu nagusiaren aurkezpena eta aukera baten hautaketa.
  • 140-200: Saio batean egin nahi den ariketa-kopurua definitzea.
  • 250-550: Ariketa-multzo baten ebazpena.
    • 270: Zenbaki hamartar bat aleatorioki ateratzen da.
    • 290-330: Zenbaki hamartarra 2 oinarrira bihurtzen da.
    • 340-400: Zenbaki hamartarra 16 oinarrira bihurtzen da.
    • 410-430: Galdera edo sarrerak eta emaitzak zein oinarritan egon behar duten definitzen da.
    • 450-530: Emaitzaren egiaztapena.
  • 610-640: Karaktere-kateak eskuinerantz poliki idazteko ekintza.
  • 660-690: Karaktere-kateak ezkerrerantz idazteko ekintza.
  • 710-730: Programaren datuak.
(Oharra: Irudia ongi ikusteko jo ezazu PDF-ra).

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia