}

Nyos lakua arriskugarria

1988/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Nyos lakuko presa hautsiko balitz 20 m-ko ur-horma batek 30 km egingo lituzke ibarrean behera bi ordutan. Hondamena beldurgarria litzateke benetan!

Duela bi urte uda partean Kamerunen dagoen Nyos lakutik berri tamalgarria heldu zen, 1700 lagun hari isuritako gas-hodei batek ito zituelako. John Lockwood geologo amerikarra zuzen baldin badago, Nyos lakua berri txarrren iturri izan daiteke berriro ere. Lakuan pilatzen diren 50 milioi m 3 ur, eusten duen presa naturala gaindituz isuri egin daitezke beheragoko ibar populatuan hondamena sortuz.

Lakua duela 400 bat urte eratua da, errauts bolkanikoak bertan pilatuz presa moduko bat sortu zenean. Orduan presa 200 metro lodi zen, baina urak higatua izan da eta egun 48 m besterik ez ditu. Gainera urtero 1,8 metro mehetzen ari da. Zientzilarien ustetan, presa hautsiko balitz 20 m-ko ur-horma batek 30 km egingo lituzke ibarrean behera bi ordutan. Hondamena beldurgarria litzateke benetan!

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia