Gaur Stockholmen arratsaldeko 4:30ean hasiko den ekitaldian, Fisikako, Kimikako, Fisiologia edo Medikuntzako, Literaturako, Bakearen eta Ekonomia-zientzietako Nobel sariak banatuko dira, eta irabazle bakoitzari dirua, domina eta diploma bana emango zaizkio.
Hala ere, Bakearen Nobel sariaren irabazleak zein diren jakiteke dago oraindik. Gaur bertan jakinaraziko da, sarien banaketa-ekitaldia baino ordu batzuk lehenago Oslon egingo den ekitaldian.
Hilabete honetan Nobel sarien inguruan bestelako ekitaldirik ere izango da, sariek 100 urte bete baitituzte. Abenduaren 4an hasi ziren ospakizunak eta 14a bitartean jarraituko dute. Hitzaldiek, kontzertuek eta unibertsitateetara egindako bisitaldiek osatuko dute egun hauetako programa.

Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber
Elhuyar Zientzia