}

Nexus, sistema adituen sortzailea

1987/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Sistema adituak, izenak dioenez, aditu baten jokabidea simulatzen duten aplikazio informatikoak dira. Sistema hauek inferentzi erregelaz osatutako ezagumendu-multzo handi batean oinarritzen dira batipat. Ezagumendu-multzo hauetatik ondorioak ateratzeko, inferentzi motore batez baliatzen dira.

Dagoeneko, baduade merkatuan sistema aditu hauen garapenerako erreminta lagungarriak eta hauetako bat Mind Soft etxeak kaleratu duen Nexus dugu; sistema adituen sortzailea. Honek, informatika tradizionala eta adimen artifizialaren arteko lotura ezarri du. Beraz, erregelen bidez nahiz aginduen bidez adierazitako ezagumenduak landu ditzake. Ezaugarri honek erabiltzailearen beharretara ondo egokitutako sortzaile bihurtzen du.

Sistema adituen sortzaile honek, 640 Kb-ko memoria eta bi disket-unitate dituzten IBM PC eta bateragarrietan eta Macintosh Plus-ean funtzionatzen du oraingoz.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia