}

NEXUS informazio-zerbitzua

1990/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Zure ordenadorean modema baldin baduzu, ondoren irakurriko duzuna interesgarri gerta dakizuke.

Mintegiak, posta elektronikoa, jokoak, software-liburutegiak, erosketak, simulatzaileak, etab., erabiltzailearen esku daude. Zerbait aipatzekotan, mintegiak aipatuko ditugu; ehun gai baino gehiago jorratzeko aukera bait dago. Besteak beste, astronomia, autoedizioa, C lengoaia, CIM, clipper, lotus 123, unix, dbase 3, txisteak eta bidaiak dira zure esku izango dituzun gaiak.

Zure ordenadoretik edozein mezu FAX gisa bidaltzeko aukera izango duzu.

Zerbitzu honetara sartzeko ezaugarri teknikoak hauexek dira:

  • V21, V22, V22 bis eta V23 arauak onartzen ditu (V23 araua erabiliz ez da Ibertex edo Minitel terminala emulatu beharrik).
  • 300, 1200, 2400 edo 1200/75 full-duplex
  • 8 datu-bit, 1 stop-bit, paritaterik gabe.

Zerbitzuaren erabilera-tarifak honako hauek dira:

  • Inskripzioa: 2.500 pta.
  • Tarifa normala: (08:00tik 18:00ra) ... 500 pta./ordu
  • Tarifa laburtua: (18:00tik 8:00ra) ... 200 pta./ordu.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia